TERESA 6 urteko neska da, eta jeloskortasun handia agertzen du neba txikiaren aurrean. Ferian, TIM ikusi du jendaurrean ikusgai, eta hura gutiziatu du. TIMentzat, berriz, ihes egiteko aukera da neska. TIM TERESAren etxean ezkutatuko da, eta haren babespean biziko da. Elkarrekin, hainbat abentura biziko dituzte, eta lagun bereizezinak izango dira. Denborarekin, TIM eraldatzen hasiko da. Bere mundutik eta bere ingurukoengandik urrun denbora gehiegi daramala ikusiko du. TIM salbatzeko aukera bakarra itzultzen laguntzea izango da. Denborarik galdu gabe! Baina kontuz! VLAD zelatan dago!