Baldintza orokorrak

  1. WEB ORRIALDEAREN JABEAREN IDENTITATEA
  2. Jardueren esparruaren barruan, eLiburutegia ikus-entzunezko eduki digitalen mailegu elektronikoaren arduraduna da. Dokumentu honetan zehazten diren erabiltzeko baldintza orokorrek webgunearen edozein erabiltzaileren (hemendik aurrera, “Erabiltzailea”) eta eLiburutegia-ren arteko harremanak arautzen dituzte.

    Erabiltzeko baldintza orokor horiek besterik ez dira aplikatuko, eta beste edozein baldintza ordezkatuko dute, aurretiazko, adierazitako eta idatzitako indargabetzea salbu. eLiburutegia-k, unean-unean, xedapenak alda ditzake; hortaz, komeni da berrirakurtzea eLiburutegia bisitatzen den bakoitzean. Webgunean egiten den erabilera oro maileguaren datari dagozkion xedapen orokorren mende egongo da, eta erabiltzaileak onartu behar izango ditu irakurri ostean.

  3. WEBGUNEAREN ERABILERA EGOKIA
  4. Erabiltzaileak libreki eta doan sar daitezke eLiburutegia-ra. Hala ere, webgunean eskainitako edukietara sartu ahal izateko, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko harpidedunak izan behar dute eta zerbitzuaren baldintzak onartu behar dituzte.

    Erabiltzaileak eLiburutegia-ko edukiak erabiltzeko, legedia, Lege-jakinarazpen hau, ohitura egokiak eta ordena publikoa kontuan hartuko ditu. Era berean, erabiltzaileak ezin izango ditu eLiburutegia-ren bidez eskaintzen diren zerbitzuak Legeen edota Lege-jakinarazpen honen kontra erabili. Modu berean, erabilerak ezingo du hirugarrenen interesen edo eskubideen kontra egin, eLiburutegia edo bere zerbitzuak kaltetu, erabilezin bihurtu edo hondatu, edota beste erabiltzaileek eLiburutegia normalki erabiltzea eragotzi.

    Halaber, erabiltzeak hitz ematen du ez dituela eLiburutegia-n dauden datuak, programak edo dokumentu elektronikoak deuseztatu, aldatu, erabilezin bihurtu edo edonola kaltetuko.

    Beste alde batetik, hitz ematen du ez duela beste erabiltzeak sarbide-zerbitzura sartzea galaraziko, eLiburutegia-k zerbitzua emateko erabiltzen dituen baliabide informatikoak modu masiboan kontsumituz, edota sistema horietan kalte, eten edo akatsik eragingo.

    Modu berean, erabiltzaileak bermatzen du ez dituela sartuko eLiburutegia-ko edo hirugarrenen sistema informatikoetan aldaketarik sor ditzaketen programa, birus, makro, applet, ActiveX kontrol edo beste dispositibo logiko edo karaktere-sekuentziarik.

  5. ERABILTZEKO BALDINTZAK ONARTZEA
  6. Lege-jakinarazpen honen helburua eLiburutegia-ko sarbidea, nabigazioa eta erabilera arautzea da, baita edukien erabileraren ondoriozko ardurak ere. Hirugarren bat eLiburutegia-n sartzen bada edo erabiltzen badu, erabiltzailetzat hartuko da. Horrek esan nahi du Lege-jakinarazpen honetan agertzen diren baldintza guztiak onartzen dituela.

    eLiburutegia-k eskaintzen dituen zerbitzu zehatz guztiak baliatu baino lehen, erabiltzaileak horretarako sortu diren baldintza zehatzak irakurri beharko ditu. Zerbitzu zehatz horiek erabiltzen badira, horrek esan nahi du erabilera egiten den unean eLiburutegia-k argitaratutako bertsioak arautzen dituen baldintza zehatzak onartzen dituela.

  7. ERABILTZAILEAREN OHARRAK
  8. Erabiltzaileak bermatzen du bere datu pertsonalak ez diren informazioak, materialak, edukiek edo oharrek, eLiburutegia-ri eskainiak izan diren horiek, ez dutela hirugarrenen jabetza intelektualaren gaineko eskubiderik urratzen, ezta beste lege-jakinarazpenik ere. Halaber, erabiltzaileak eskaintzen dituen informazioa, materialak, edukiak edota oharrak ez dira konfidentzialak izango, eta eLiburutegia-k egoki deritzen moduan erabiltzeko eskubidea izango du.

  9. ARDURA-ARAUBIDEA
    1. Ardura eLiburutegia erabiltzeagatik
    2. Erabiltzailea eLiburutegia erabiltzeagatik egin litzakeen arau-hausteen edo sor litzakeen kalteen arduradun bakarra da. Hala, eLiburutegia-k, langileek eta ordezkariek ez dute inolako ardurarik izango erabiltzailearen ekintzen aurrean.

      Erabiltzailea hirugarrenek eLiburutegia-ren kontra egindako edozein erreklamazio edo ekintza legal, judizial edo estrajudizialen arduradun bakarra da (berak egindako erabileran oinarritzen badira). Kasu horretan, erabiltzaileak bere gain hartuko ditu aurretik adierazitako erreklamazio edo ekintza legalengatik eLiburutegia-ri egotzitako gastu, kostu eta kalte-ordainketak.

    3. Ardura webgunearen funtzionamenduagatik
    4. eLiburutegia-k ez du erantzukizunik izango sistema elektronikoak izan litzakeen interferentzia, hutsegite, perturbazio, birus informatiko, matxura telefoniko edo deskonexioengatik, bere borondatearen kontra suertatu baldin badira.

      Horrez gain, eLiburutegia-k ez du ardurarik izango funtzionamenduan izandako atzerapen edo oztopatzeen aurrean, linea telefonikoen edo Interneten huts edo gainkargek eragin badituzte, edota hirugarren pertsonek legez kontrako sartzeen bidez sortutako kalteek eragin badituzte.

      eLiburutegia-k sarbidea denboraldi baterako geldiarazi ahal izango du, aurretik jakinarazten ez badu ere, mantentzeko, konpontzeko, eguneratzeko edo hobetzeko lanak egiteko.

    5. Esteken gaineko ardura
    6. http://eLiburutegia.efilm.info webgunean dauden esteka edo linkek ezin izango dute erabiltzailea hirugarrenek kudeatutako webgunetara birbidali.

  10. JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA
  11. eLiburutegia-ko eduki guztiak, kontrakoa adierazten ez bada, hornitzailearenak dira, eta adjudikaziodun enpresak bere izenean mailegatzeko baimen espresa duela bermatzen du. Horren barnean sartzen dira, izaera enuntziatiboarekin eta inola ere ez mugatzailearekin, diseinu grafikoa, iturburu-kodea, logoak, testuak, grafikoak, irudiak edota argazkiak.

    eLiburutegia bisitatzeak ez du esan nahi erabiltzaileak jabetza intelektual edo industrialaren gaineko eskubideak bere erabilera pertsonalerako balia ditzakeela, ezta Liburutegiekin eta Liburutegiek eskaintzen dituzten zerbitzuekin lotutako eskubideen gainean ere.

    Hori dela eta, erabiltzaileak onartzen du eLiburutegia-ko eduki guztiak edo zati bat edozein modutan erreproduzitzen, banatzen, merkaturatzen, eraldatzen eta, orokorrean, edonola ustiatzen badira, webgunearen titularraren jabetza intelektual edota industrialen gaineko eskubideak urratzen direla, baita eskubide horien titularrenak ere.

  12. ERABILTZEKO BALDINTZAK ALDATZEA
  13. eLiburutegia-k eskubidea du Lege-jakinarazpen hau aldatzeko, garatzeko edo eguneratzeko, edozein momentutan eta aurretiaz jakinarazi gabe. Erabiltzailea eLiburutegia-ra sartzen den unean indarrean dagoen Lege-jakinarazpenaren mende egongo da; hortaz, Lege-jakinarazpena aldian-aldian irakurri beharko du.

  14. LEGEDI APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIO-ESKUMENA
  15. Lege-jakinarazpen hau interpretatzean edo aplikatzean gatazka edo desadostasunik egonez gero, gaiaren berri luketen Epaitegi eta Auzitegiek eskumenezko jurisdikzioari aplikatu beharreko araubide legala izango dute. Eskumenezko jurisdikzio horretan, azken kontsumitzaileak direnez, eginbeharra betetzeko lekua edo erabiltzailearen bizilekua jorratzen da.

    Erabiltzailearen bizilekua Espainiatik kanpo baldin badago, alde biak Euskal Autonomia Erkidegoko epaitegi eta auzitegien mende egongo dira, beste edozein foruri espresuki uko eginez.

  16. PRODUKTUAREN BERMEAK
  17. Adjudikaziodun enpresak bermatzen du bere produktuak erabiltzeko lizentziak eman ditzakeela. Halaber, bere Interneteko plataformak horretarako teknikoki prestatuta daudela bermatzen du.

  18. LEGEDI APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA
  19. eLiburutegia-ko erabiltzaileentzako baldintza orokor eta berezi hauek Espainiako xedapen legalen mende daude. Horien inguruan suerta litekeen edozein desadostasun Espainiako epaitegien jurisdikziopean ebatzi beharko da.