Plataforman filmak online ikusi ahal izateko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiren bateko txartela izan behar da, eta liburutegien zerbitzuetarako edo eLiburutegian sartzeko erabiltzen diren gako berdinak erabili beharko dira.
Ikus-entzunezkoen maileguak ez du harremanik liburu elektronikoen maileguarekin. Independenteak dira.
Astero bi film hartu daitezke maileguan, eta behin bata hartuta nahi haina aldiz ikusteko 72 orduko epea dago. Kasu batzuetan, banatzailearen arabera, epe hori 48 ordukoa izan daiteke.
"Nire kontua" ataletik edozein momentutan kontsultatu daiteke eskuratu daitezkeen ikus-entzunezkoen mailegu kopurua. Kontagailuak astero berrabiarazten dira.
Zure ordenagailutik (PC edo Mac) edo gailu mugikorretik (telefonoa, tableta, etab.), http://www.eliburutegia.euskadi.eus/ helbidearekin konekta zaitez.
Behin horren barruan izanik, sakatu ikus-entzunezkoen mailegua eta sarbide zuzena izango da zerbitzu horretara.
eLiburutegiak eskura jartzen duen ikus-entzunezko guztien eskaintza kontsultatu daiteke. Hasierako orrian sortutako zerrenden hautaketa bat aurkitu daiteke. Horrekin batera, gehien mailegatu diren eta hobeto baloratu diren ikus-entzunezkoen zerrenda automatikoak ere aurkitzen dira. Menuaren bidez generoetara eta sortutako zerrenda guztietara sarbide zuzena izango da, eta eguneratuz joango da. Era berean, bilaketa konplexuen bidez ikus-entzunezko zehatzak aurkitzeko aukera izango da.
Katalogo guztiaren erabilgarritasuna BEREHALAKOA da, ez dago itxaron beharrik.Muga bakarra baimendutako gehienezko mailegu kopurua izango da.