Zehaztapenak eta baldintzak

ATARIA ERABILTZEKO BALDINTZAK

Ataria erabiltzen bada, berori eraentzen duten zehaztapen eta baldintza guztiak onartuko dira. Hori dela eta, zuk, erabiltzaile horrek, osorik onartzen dituzula adierazten duzu.

Eduki eta zerbitzu jakin batzuetara sartzea eta horiek erabiltzea ataria erabiltzeko baldintzak ordezka, osa edota alda litzaketen baldintza partikularren mende egon daitezke. Eduki eta zerbitzu horietara sartzeak eta horiek erabiltzeak baldintza partikular horiek onartzea dakarte.

Erabiltzaileak ataria erabiltzeko baldintzak edota zerbitzuen baldintza partikularrak ez onartzea erabakitzen badu, ezin izango ditu atarian dauden zerbitzu eta edukietara sartu edo horiek erabili.

Atariaren aurkezpena eta konfigurazioa edozein unetan eta aurretik jakinarazi gabe alda daiteke, baita bertan dauden edukiak edota zerbitzuak ere.

ATARIA NOLA ERABILI

Erabiltzaileak edukiak edota zerbitzuak behar bezala eta legearen arabera erabili beharko ditu. Erabiltzaileak hitzematen du ez duela ataria legearen, moralaren, ohituren edo ordena publikoaren kontra erabiliko. Halaber, hitzematen du ez duela ataria legez kanpoko, debekatutako edo hirugarrenei kalte lekizkiekeen helburuetarako erabiliko. Ez du bere gain hartuko erabilera horrek sor lezakeen edozein ardura.

Erabiltzaileak hitzematen du ez dituela Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko edo hirugarren erabiltzaileen ekipo edo sistema informatikoak kaltetu edo erabilezin bihurtuko. Halaber, hitzematen du ez duela oztoporik jarriko atarian dauden edukietara sartu eta horiek erabili ahal izateko.

Eskaintzen diren eduki edo baliabideetara sartu ahal izateko erabiltzeak bere ekipo informatikoetan ordenagailu-programarik edo beste software edo elementu logikorik deskargatu behar izanez gero, instalazioa bere kontura izango da, eta plataformak ez du bere gain hartuko hortik erator litekeen edozein ardura.

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko eskubidea du erabiltzaileei eduki eta zerbitzuetara sartzea galarazteko, baldin eta hitzarmen honetan ezarritako edozein zehaztapen urratzen badute.

ERANTZUKIZUNA

eLiburutegiak ez du kontrolatzen edo bermatzen erabiltzaileen erabilera baldintza orokor hauetan xedatutakoaren arabera egingo dela. eLiburutegiak ez du bere gain hartuko erabiltzaileek ataria modu desegokian erabiliz gero erator litekeen kalte-galerarik. Erabiltzaileek onartu eta aitortzen dute ataria baldintza orokor hauetan xedatutakoaren kontra erabiltzetik suerta litekeen edozein arrisku euren ardurapekoa izango dela. Era berean, erabiltzaileak onartu eta aitortzen du eLiburutegia ez dela erantzule izango bere sistema informatikoak izan litzakeen kalte-galeren aurrean, ezta atariko edozein elementu deskargatu edo erabiltzetik erator litezkeen galeren aurrean ere.

Erabiltzaileak onartzen du eLiburutegia ez dela erantzule izango atarira sartzea eten, geldiarazi edo galaraztearen ondorioz suerta litezkeen kalte-galeren aurrean.

eLiburutegiak ez du ardurarik onartzen baldin eta erabiltzaileak sistema informatikoarentzat kaltegarriak izan daitekeen ordenagailu-programarik edo bestelako materialik sartzen badu, hala nola "birus informatikoak" edo "Troiako zaldiak".

Atari honek zenbait iturrik eta erabiltzaileek eurek emandako informazio eta iritziak ditu. eLiburutegia ez da identifikatzen eta ez da arduratzen horien gainean egin litezkeen erabakiez. eLiburutegiak ez du ardurarik bere gain hartzen informazio horiek egiazkoak edo zehatzak direnetz, ezta iraingarri edo mingarriak badira ere. Era berean, eLiburutegiak ez du kontrolatzen beste erabiltzaileek eurei buruz emandako informazioa egia den ala ez. eLiburutegiak erabiltzaileen nortasun desegokien ondoriozko ardura guztiak ukatzen ditu.

Atari honek beste atari edo orrialde batzuetarako helbideak izan ditzake, hirugarrenek emandakoak, eta erabiltzaileei zerbitzu gehigarri gisa ematen zaizkie. Kasu horietan, erabiltzaileek hartuko dute euren gain esteka horiek erabiltzearen ardura. eLiburutegiak ez ditu bere gain hartzen esteka horiek emandako emaitzak. Halaber, ez du bermatzen horien bidez eskura daitekeen informazioa edo edukia.

JABETZA INTELEKTUALAREN ETA INDUSTRIALAREN ARAUBIDEA

eLiburutegia ataria osatzen duten elementuen jabetza industrial eta intelektualen jabea da: menuak, nabigatze-botoiak, HTML kodea, Java edo JavaScript applet-ak, kontroladoreak, testuak, irudiak, testurak, grafikoak eta atariko beste edozein elementu.

eLiburutegiak ez dio erabiltzaileari bere jabetzapean dauden elementuen gaineko eskubiderik ematen. Erabiltzaileek EZIN IZANGO DUTE jabetza erreproduzitu, bildu, banatu, komunikatu, aldatu edo laga, hau da, komertzio-erabilera duten jarduerak, baldin eta jabeak idatziz eskubidea bermatu ez badio. Erabiltzaileak ezin izango du eskuratu (ezta saiatu ere) jabetzapean dauden elementuak bere esku jarri diren baliabide edo prozedura ezberdinak erabiliz.

Erabiltzaileek eLiburutegiari informazioa edo edukiak bidaltzen badizkiote, atarian xedatutako atalen bitartez, posta elektronikoaren bitartez edo edozein baliabideren bitartez, hala nola galderak, iradokizunak, edozein motatako testuak, marrazkiak... eLiburutegiak doako eta eperik gabeko lizentzia izango du erabiltzailearenak diren informazio edo eduki horiek osorik edo neurri batean erreproduzitzeko, gordetzeko edo editatzeko.

Erabiltzailearen erantzukizuna izango da bidalitako informazio eta eduki horiek hirugarrenen eskubideak urratzen badituzte edo arau aplikagarriak hausten badituzte eLiburutegiak eskubidea dauka aipatutako informazio eta edukiak editatu, baztertu eta ezabatzeko.

Euren web orrialdearen eta atariaren artean esteka ezarri nahi duten erabiltzaileek eta, orokorrean, edozein pertsonak honako baldintza bete beharko dituzte: (a) estekak atarirako sarbidea emango du, baina ezin izango du edukia osorik edo neurri batean erreproduzitu; (b) atariaren hasierako orrialdeko estekak besterik ezin izango dira ezarri; (c) ezin izango da browser marko, edo inguru edo nabigazio-barrarik sortu atariko web orrialdeen gainean; (d) ezin izango da atariari, eLiburutegiari edo bere ondasunen gainean faltsu, oker, desegoki edo iraingarri den adierazpenik egin, eta, bereziki, ezin izango da adierazi edo aditzera eman eLiburutegiak esteka onartu duela edo esteka ezartzen den web orrialdeko edukiak edo zerbitzuak gainbegiratu edo onartu dituela; (e) esteka jartzen den web orrialdeak ez du eLiburutegiarena den marka, izen komertzial, establezimendu-errotulu, izendapen, logotipo, eslogan edo beste edozein bereizgarririk edukiko; (f) esteka jartzen den web orrialdeak ez du legearen, moralaren, ohitura egokien eta ordena publikoaren kontrako informazio edo edukirik izango, ezta hirugarrenen eskubideen kontrako edukiak ere.

Esteka jartzeak ez du esan nahi eLiburutegia eta web orrialde horren jabearen artean inolako harremanik dagoenik, ezta eLiburutegiak bertako eduki eta zerbitzuak onartzen dituenik ere.

Estekak hitzarmen honetako lehen paragrafoan xedatutakoa ez baizik eta beste asmorik izanez gero, eLiburutegian idatzi bidezko onarpena izan beharko du.

DATU PERTSONALAK

Atarian dauden zerbitzu edo edukiren bat erabili ahal izateko, eFilm Online SL Erabiltzaileei datu pertsonalak eska liezazkieke. eFilm Online SL datu horiek bere Pribatutasun-politikako zehaztapenen arabera tratatutko ditu.

Ataria moldatu eta aldatzeko, baita asmoetara egokitzen diren eduki edo zerbitzu berriak garatu eta eskaintzeko, eFilm Online SL erabiltzaileen datu estatistikoak lortzea ahalbidetzen duten baliabide edo mekanismo teknologikoak erabiliko ditu. Mekanismo horien bitartez lortutako informazioa ez da ezein erabiltzailerekin lotuko.

eFilm Online SL atariko galdetegien bitartez bildutako datuak automatikoki tratatuko dira, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, eta fitxategi batean bilduko dira. Horren jabea eta erantzulea eFilm Online SL da eta fitxategi hori alta emanda dago Datuen Babesteko Euskal Bulegoan.

Honako dokumentu hau atari honetan bildutako informazioan besterik ez da aplikatuko. Era berean, atarian egon daitezkeen esteketan ez da aplikatuko. Datuak biltzearen HELBURUA honako hau da: eFilm Online SL bere atariko erabiltzaileekin izan lezakeen edozein kontratuzko harreman egikaritu, mantendu eta kudeatzea; erabiltzaileen lehentasun eta zaletasunak eskainitako zerbitzuetara egokitzea; zerbitzu berriak diseinatzea; eguneraketak bidaltzea; atariaren bidez aurkezten diren hornitzaileei buruzko publizitatea bidaltzea; inkesta-galdetegiak bidaltzea (erabiltzaileak ez ditu zertan bete).

eFilm Online SL une oro bermatzen du atariaren bidez bildutako datu pertsonalen SEGURTASUNA bermatuko duten beharrezko neurriak hartuko dituela. eFilm Online SL euren datu pertsonalak eman dizkioten pertsona guztiek datu horietara SARTZEKO, horiek ZUZENTZEKO eta EZABATZEKO ESKUBIDEA dute, indarrean dagoen legeen arabera.

Zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak baliatu ahal izango ditu gure fitxategietan bildutako datu pertsonalak okerrak, osatugabeak, desegokiak edo gehiegizkoak direla uste badu. Eskubide horiek baliatzeko, kaltetuak eFilm Online SL eskaera bidali beharko dio goian adierazitako helbidean. Horretarako, bere nortasuna frogatu beharko du NAN fotokopiaren bitartez edo legezko beste edozein bide erabiliz.

eFilm Online SL eskubide osoa du honako politika hau aldatzeko, lege edo jurisprudentziari buruzko berrietara egokitzeko.